Sub/Versiones Urbanas V Convivienda

Atari KA, 09/29/2016

Aurten Sub/Versiones Urbanas-eko egutegia zabaldu egingo dugu, Arkitektura Astean hasi etaabendurarte luzatuko da udazken osoan zehar. Donostiak Europako Kultur Hiriburuarako duen: Elkarrekin bizitzeko kultura leloari begira aukeratu dugu gure gaia.

Ez dago elkarbizitzarik oinarrizko giza-eskubideak bermatzen ez badira eta hau, arkitekturan, etxebizitza eskubidean oinarritzen da; aurten etxebizitzaren gaia jorratuko dugu. Ez da gauza bera elkarbizitza etxebizitzarekin edo gabe aztertzea. Elkarbizitza ez da berdin ikusten etxebizitza ezberdinetatik. 

CONVIVIENDA-k etxebizitzaren arazoa ikuspegi ezberdinetatik mahaigaineratzen du. Arkitektoaren ikuspegitik eta erabiltzaileen ikuspegitik, etxebizitza kolektiboa eta familia bakarreko etxebizitza, luxuzko etxebizitza eta etxebizitza soziala, hiri zentroan, kanpoalde edota herrietan.   

Egitarauaren ardatza BabelBreuerBaiona izeneko erakusketa izango da, Rezola Museoan. Eraikin, auzo eta hiri batetan bizitzeko era ezberdinei buruzko erakusketa alegia, arkitekturari buruzko erakusketa bat bizilagunen ikuspegitik. Etxebizitza soziala eta arkitektura ospetsua, Marcel Breuer-en obra bikaina Baionan, bizilagunek kontatua.  

Entzule guztiei irekitako Convivienda izeneko hitzaldi zikloa izango dugu, arkitektoekin eta etxebizitza-adituekin gaur egun etxebizitzak proiektatzeko era ezberdinei buruz hausnartuko dugu. Estatuko nahiz atzerriko arkitektoekin etxebizitzaren inguruan dauden egoera ezberdinei buruz mintzatuko gara, baita emergentziako arkitekturari buruz ere.   

Eta, nola ez, hiriko eraikin enblematikoetara eta familia bakarreko etxebizitzetara bisita gidatuak izango ditugu, beren diseinatzaile naiz jabeekin “Sartu deitu gabe” zikloan.   

Laburbilduz, Arkitektura Astean hasi eta udazken osoan zehar zabaltzen den egitarau zabala izango dugu geure gizartean etxebizitzek eta kalitatezko arkitekturak duen garrantzia aldarrikatzeko, egoera dena dela. Etxebizitzarekin bakarrik dago elkarbizitza. Elkarbizitzako eta etxebizitzarako kultura.   

Unean-unean izango duzue egitarauaren berri.

Este año sub/versiones Urbanas se expande, arranca en la Semana de la Arquitectura a primeros de octubre y llegará hasta diciembre cubriendo todo el otoño. El tema elegido para la quinta edición de Sub/versiones Urbanas es un guiño al eslogan de la Capital Europea de la Cultura en San Sebastián: Cultura para la convivencia.

No hay convivencia posible sin unos mínimos derechos básicos cubiertos y esto en términos de arquitectura pasa esencialmente por el derecho a la vivienda; este año abordaremos pues el tema de la vivienda. No es lo mismo enfocar la convivencia con o sin vivienda. Y tampoco se entiende igual la convivencia según la vivienda desde donde se mire o se viva.

CONVIVIENDA plantea el problema de la vivienda desde distintos ángulos. Desde el punto de vista del arquitecto, y desde el punto de vista del usuario, vivienda colectiva y vivienda unifamiliar, vivienda de lujo y vivienda social, en núcleos urbanos, en la periferia y en entornos rurales.

El núcleo de la programación es la inauguración durante la semana de la arquitectura de la exposición BabelBreuerBaiona en el Museo Rezola una exposición sobre las distintas maneras de vivir un mismo edificio, barrio o ciudad, una exposición de arquitectura también enfocada desde el punto de vista de los habitantes. Vivienda social con arquitectura de prestigio, la magnífica obra de Marcel Breuer en Bayona, contada por sus usuarios.

También habrá un ciclo “convivienda” de conferencias para todos los públicos, con arquitectos y especialistas en vivienda reflexionará sobre las diversas maneras de proyectar las viviendas hoy en día. Contaremos con arquitectos nacionales y extranjeros y abordaremos situaciones residenciales de muy distinta índole, incluida la arquitectura de emergencia.

Y por supuesto habrá visitas guiadas a edificios de vivienda emblemáticos y viviendas unifamiliares de la ciudad de la mano de sus diseñadores y propietarios en el ciclo  Entre sin llamar.

En resumen, una completa programación que arranca en la semana de la arquitectura, se extiende por todo el otoño y se irá anunciando puntualmente para reivindicar la importancia de la vivienda, y de la vivienda con arquitectura de calidad en nuestras sociedades, sean cuales sean las circunstancias. La función primera de la arquitectura es dar cobijo, proteger. No hay convivencia sin refugio. Solo hay convivencia con vivienda. Cultura para la convivienda.