Sartu deitu gabe / Entre sin llamar 2019

ATARI, 10/14/2019

ATARI elkarteak aldian behin egiten dituen ekintzen artean dagoen Sartu deitu gabe proiektuak gure inguruko eraikinak bisitatzeko aukera ematen digu, gidari adituen laguntzarekin ulertu eta bere testuinguruan kokatzeko. Bisita bakoitzean etxebizitza eredu bereziak aukeratuko ditugu. Honela Donostia eta probintziako ondare arkitektonikoaz jabetuko gara eredu parebaeen eskutik.

Jardunaldi hauetara etortzeko ezinbestekoa da sarrerak aurrez hartzea, bisita bakoitzaren informazioaren ondoan azaltzen diren esteketan klik eginez. Sarrerak erreserbatu eta joan ezinean izanez gero, arren, abisua pasa beste norbaitek joateko aukera izan dezan. Ordaindutako sarreren kasuan, ordaindutakoa itzultzeko arrazoi bakarra ekintza bertan behera geratzea izango da.

Proiektu hau Donostia Kultura (Donostiako Udala)ren babesari esker antolatu da, beraiei gure eskerrik beroenak emandako laguntzagatik.

Englobado dentro de la programación habitual de ATARI, el proyecto Entre sin llamar ofrece la posibilidad de visitar edificios singulares de nuestro entorno en compañía de un experto guía que interpretará y contextualizará los mismos. Para cada visita, hemos escogido modelos de vivienda especiales. De esta forma, aprenderemos de los modelos existentes tanto en Donostia como en la provincia.

Para asistir a estas jornadas es necesaria la inscripción previa, haciendo click en los enlaces que se detallan junto a la información de cada visita. Si reservan entradas y no pueden asistir, rogamos que lo notifiquen para que otras personas puedan acudir en su lugar. En el caso de las entradas de pago, la única razón para la devolución del importe será la cancelación del evento.

Este proyecto cuenta con el patrocinio de Donostia Kultura (Ayuntamiento de San Sebastián), a quienes agradecemos su apoyo.


Babeslea / Patrocinador:


Ezkongabeen etxea / La casa de los solteros

Zurriola etorbidearen eta Colon pasealekuaren artean dago “Ezkongabeen etxea” (1939). Izena, Donostian etxebizitza txikiez osaturiko aurreneko eraikinetako bat izateari zor dio, hori dela eta bakarrik bizi direnentzako egokiagoa delakoan, familientzako izan beharrean.

Erakin arrazionalista honek kanpo bolumenekin jolastenn du, balkoi luze ezberdinen hutsuneei esker. Fatxaden konposaketan, sukaldeetako leihatila txikiak etxebizitzetako beste leiho handiekin uztartuz erritmo nabarmen bat sortzen du arkitektoak.

Portalean, oraindik, nabari dira bere diseinu arrazionalista eta baita "Portería" eta "Telefono" ikurrak bezalako xehetasun baliogarriak.

  • NOIZ: Larunbata, 2019ko urriak 19, goizeko 11etan.
  • NON: Lapurdi plaza 1, Donostia.
  • GIDA: Martin Echeverría Larrañaga.
  • Sarrera debaldekoa da, baina izena eman behar da beheko botoian klik eginda.

“La Casa de los Solteros” (1936), entre la Avenida de La Zurriola y el Paseo de Colón, llamada así por ser uno de los primeros edificios de pequeños apartamentos que hubo en San Sebastián y, por tanto, de uso más indicado por personas que viven solas que por familias.

Se puede clasificar como un edificio racionalista en la que se produce un juego de volúmenes gracias a los vaciados en la fachada correspondientes a balcones corridos. Los ventanales adoptan un cierto ritmo al contrastar notablemente las dimensiones de las pequeñas ventanas de las cocinas con las del resto del apartamento.

El portal se caracteriza -aún actualmente- por su diseño racionalista, incluso en los rótulos de "portería", "teléfono" y otros preciados detalles.

  • CUÁNDO: Sábado, 19 de octubre de 2019, 11 de la mañana.
  • DÓNDE: Lapurdi Plaza 1, Donostia.
  • GUÍA: Martín Echeverría Larrañaga.
  • Entradas gratuitas, con inscripción obligatoria haciendo click en el botón de abajo.
GuardarGuardar

Trintxerpe

Itsustasuna, ustezkoa bederen, bisitatuko dugu azaroko Sartu Deitu Gabe-n. Ibilaldi honetarako Jonander Agirre eta Ander Gortazar izango ditugu gidari, Gehiengoaren Hiria (Ereiten, 2019) liburuaren egileak.

Donostiako Bidebietatik Pasaiako Trintxerpera, 12 apostoluetatik (Luis Alustiza, 1964) San Jose Artesano etxetaldera (Jose Maria Iturriaga Dou, 1964), 60. hamarkadan gure hirietako periferiak osatu zituen arkitektura ezagutuko dugu.

  • NOIZ: Larunbata, 2019ko azaroak 16, goizeko 11etan.*
  • NON: César Benito futbol zelaian (MAPA).
  • GIDAK: Jonander Agirre eta Ander Gortazar.
  • Sarrera debaldekoa da, baina izena eman behar da beheko botoian klik eginda.

*Eguraldi txarra dela eta bertan behera utzi dugu bisita. Laster antolatuko dugu berriro.

Entre Sin Llamar de noviembre visitaremos la (presunta) fealdad, con Jonander Agirre y Ander Gortazar, autores del libro Gehiengoaren Hiria (Ereiten, 2019) como guías.

De Bidebieta en Donostia a Trintxerpe en Pasaia, de los 12 apóstoles (Luis Alustiza, 1964) a las viviendas de San José Artesano (José María Yturriaga Dou, 1964), conoceremos la arquitectura que constituyó las periferias de nuestras ciudades en la década de los 60.

  • CUÁNDO: Sábado, 16 de noviembre de 2019, a las 11 am.*
  • DÓNDE: Campo de fútbol César Benito (MAPA).
  • GUÍAS: Jonander Agirre y Ander Gortazar.
  • Entradas gratuitas, con inscripción obligatoria haciendo click en el botón de abajo.

*Debido a las inclemencias meteorológicas hemos suspendido la visita. Intentaremos organizarla de nuevo dentro de unas semanas.

GuardarGuardar


ATARI

ATARI tiene como fin acercar la arquitectura a todos los públicos, especialmente a los no iniciados, y también promocionar la arquitectura vasca fuera de Euskadi. Atari busca desarrollar una acción cultural entorno a la arquitectura, especialmente la arquitectura contemporánea, mediante exposiciones y eventos de todo tipo (conferencias, coloquios, workshops, proyecciones, talleres, debates, mesas redondas, mesas cuadradas, triangulares, y contaminaciones y cruces de toda índole…). Entendemos la Arquitectura como disfrute cultural y queremos ponerla al alcance de todos.